2018/04/18

Pasta egiten ikasi eta dastatu

iritzia: 

Pasta egiten ikasteko tailerra egin genuen atzo Segurako Zopajale elkartean Aiert Izagirre sukaldariarekin. Lehenengo eta behin pasta nola egin irakatsi zien Izagirrek ikasle eta irakasleei. 

PASTAREN OREA EGITEKO
  • Osagaiak: irina eta arrautza
  • Ontzi sakon batean bota 100 gramo irin eta arrautza bat
  • Irina dagoen tokian zuloa egin eta arrautza bota
  • Oratu guztia, plastilinaren antzeko testura izan arte 
  • Film gardenarekin bildu eta ordu erdiz egonean utzi
Behin orea izanik, egin nahi den pastaren araberako forma ematen zaio xaflak egiteko makinarekin. Ikastaroan, zentimetro bateko lodierako xerratan ebaki zituzten makinan. 



Ondoren, bi modutara prestatu zuten pasta: alde batetik, lasagna eta, bestetik, ravioliak. 





















Irudietan ikus dezakezue Aiert Izagirrez gain, ikasle eta irakasleak ere lanean aritu zirela jo eta su.



Amaieran, prestatutakoa jan zuten.
 

Itxura ederra, ezta?

Barnetegiko oroitzapenik maiteena

iritzia: 
AEK-k udako kanpaina jarri du abian. Askotariko barnetegiak, ikastaro trinkoak euskaltegietan, on line ikastaroak... eskainiko ditugu.

Ikasturte honetan, berrikuntza batekin gatoz, sariketa ederra prestatu baitugu: Barnetegitik, zein da zure oroitzapenik maiteena? Kontakizunik onena sarituko dugu.



Pasadizoaren ezaugarriak:

  • Gehienez, minutu bateko grabazioa.
  • Zure ahotsa entzun nahi dugu; beraz, audio edo bideo bidez egin dezakezu (telefonoa erabiliz).
  • Bidali Whatsapp edo Telegram bitartez 630477400 telefono-zenbakira edo aek.komunikazioa@gmail helbidera.
  • Audioak maiatzaren 17ra arte bidal ditzakezue.
  • Esan bezala, galdera hau erantzun behar da: “Barnetegitik, zein da zure oroitzapenik maiteena?”

Barnetegi batean izan den edonork parte har dezake, parte hartzea guztiz irekia da.

Saria: 2 lagunentzako 2 eguneko egonaldia Zugarramurdiko Graxiana aterpetxean.

2018/04/13

Pasta egiten ikasteko saioa egingo dugu hilaren 17an

iritzia: 
Pasta egiten ikasteko saioa egingo dugu hilaren 17an, datorren asteartean, Segurako Zopajale elkartean, 10:00etatik 12:00etara. Ikastaroa doanekoa izango da eta Aiert Izagirre sukaldariak gidatuko du saioa.

Parte hartu nahi duenak apirilaren 16a baino lehen eman behar du izena eta, horretarako, gurekin jarri harremanetan.

Animatu!

AEK ere bretoieraren alde

iritzia: 
Ar Redadeg bretoieraren aldeko Korrika da. Maiatzaren 4an hasiko da Kemperretik, eta 1800 kilometro egindakoan, hilaren 12an bukatuko da Plougernen, eta AEK-ko kideok ere bertan izango gara! Izan ere, edizio bakoitzean egin ohi duten bezala, Ipar Euskal Herriko AEK-k kilometroa hartu du; bigarren larunbatean, hain zuzen, maiatzaren 12an.

Zeuk ere bertan parte hartzeko aukera daukazu. Izan ere, Oiartzundik autobusa antolatu dute Karaez-Oiartzun Senidetza taldeak eta Oarsoaldeko AEK-k. Oiartzuarrek apirilaren 1etik 15era eman beharko dute izena, eta izen-emate irekia apirilaren 16tik 30era izango da. Interesa izanez gero, mezua bidali redadeg2018@gmail.com helbidera.



Hamargarren urtemuga ospatzeko, REDADEG ekimenak mahai-ingurua antolatu du, Europan egiten diren “KORRIKA” modukoak parte hartzera gonbidatuz. AEK-Korrikaren izenean, Mertxe Mugika (AEKren koordinatzaile nagusia), Asier Amondo (KORRIKA arduraduna) eta Jakes Bortayru (Iparraldeko koordinatzailea eta Korrika batzordeko kidea) izango dira bertan. Gainontzeko partaideak hauek izango dira: Correlingua: Galizia, Correlengua: Catalunya, Course Lingua: Val d'Aran, Le Passem: Bearn, Ar Redadeg: Bretainia, Ras Yr Laith: Gales, An Rith: Irlanda.Esperientziak partekatzeaz gain, Hizkuntzen aldeko lasterketen Europar sarea osatuko dugu, elkarrekin nazioartean urrats berriak emateko.

2018/04/12

Apirileko lehiaketa

iritzia: 
 

Hilabete honetako galdera: Noiz izaten da Liburuaren Nazioarteko Eguna?

Saria: Igartza Beka irabazitako Ekaitz Goienetxea idazlearen Zaldi mamarroa nobela eta Xabier Sarasolaren Haizeak dakar diskoa.

Parte hartzeko azken eguna: apirilak 30.

Bidali zure erantzuna:

E-posta: goierri@aek.eus
Whatsapp mezua: 607 635 687

Izen-abizenak eta telefono zenbakia ipini, mesedez.

Lehiaketaren laguntzaileak: