2014/05/15

Bidali euskarazko txiste eta pasadizoak!

 

Euskarazko txiste eta pasadizo idatzien lehiaketa martxan dugu aurten ere, eta hogeita hirugarren aldiz prest gara umoreari heldu eta gozatzeko. Euskarazko txiste eta pasadizo originalak, barregarriak, dibertigarriak, zoroak...nahi ditugu, beraz, has zaitezte ganbarari hautsa kentzen. 


Hauek dira lehiaketaren oinarriak:

- Txiste edo pasadizoak euskaraz idatzitakoak izan behar dira (batua edo euskalkia).
- Parte hartzaileek 16 urte beteak izan behar dituzte.
- Epaimahaikoa euskaltegiko ikasle eta irakasleek osatuko dute eta eurek erabakiko dute txiste sarituak zein izango diren.
- Iraingarriak izan daitezkeen txiste edo pasadizoak baztertu egingo dira.
- Sarituek ekainean egingo den sari banaketan parte hartu beharko dute eta eurek joaterik ez balute, beste norbaitek jaso beharko du saria euren izenean.
- Txiste edo pasadizoak helbide hauetakoren batera bidali behar dira maiatzaren 31a baino lehen.
Beasaingo euskaltegia                 Ordiziako euskaltegia
Urbialde behea 7                              Nafarroa beherea 1
20.200 Beasain                                  20.240 Ordizia

E-posta bidez ere bidal daiteke goierri@aek.org helbidera.

Izen-abizenak, helbidea eta telefono zenbakia ere bidali txistearekin batera.

- SARIAK

1. saria: Bost lagunentzako afaria Ataungo Urbitarte sagardotegian

2.saria: Bi lagunentzako afaria, gaueko egonaldia eta gosaria Zeraingo Oiharten.

3.saria: tableta.

Animatu eta parte hartu!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina