2009/11/19

Gabonetako postal eta idazlan lehiaketa

Gabonak gainean direla-eta, Ordiziako Goiztiri AEKan, urtero egin ohi dugun legez, Udaleko Euskararen Aholku Batzordearekin, antolatzen dugun ekintzaren berri eman nahi dizuegu. Berau, Ordiziako Jakintza Ikastola, Urdaneta Herri Eskola eta Oinguren B.I.-ko hainbat ikasleren parte hartzearekin antolatzen den Gabonetako postal eta idazlan lehiaketa da. Iaz bezala, beste sail batzuk alde batera utzita, bitan oinarrituko ditugu indarrak: postaletan alde batetik eta idazlanetan bestaldetik. Era honetan antolaketa errazagoa eta sari hobeak banatzeko aukera izango dugu.

D’Elikatuzera bisita gidatua.

Joan den astean, ostegunean, goizean, Goierriko Goiztiri AEKren lehen urratseko 3 taldeetako ikasleak (Ordizia, Beasain, Ormaiztegi) eta 2 herritar, guztira 21 lagun, D’Elikatuzera irteera egin zuten.Irteeraren helburua irakaslea ez den beste norbait hizketan entzun eta ulertzen saiatzea izan zen. Aitzitik, Goierrik dituen aukeren berri izateko (talde hauetan kanpotar asko dago eta) zein beste ikasleen berri izateko. Era berean, ikasleak orain arte klasean ikusitakoak kalean eragina duen ala ez aztertzeko aukera paregabea izan zuten. Oso interesgarria izan zenbisita. Ikasleei, batez ere, hasiera gustatu zitzaien, Ordiziako historia kontatzen zuena, alegia.

Saskigintza ikastaroa

Ikasturte guztian zehar egin ohi dugun moduan, ikas prozesuan hain lagungarri diren kultur ekintzak sustatzeari begira, hainbat ikastaro, irteera... antolatu ohi ditugu Goiztiri AEK Euskaltegian. Oraingoan, Joxe Ramon Arregi txisteragile, pilotari ohi... legorretarra klaseratu genuen. Ikastaroan, saskiak nola egiten diren irakatsi zigun eta berau ikasi genuen bertaratutako guztiok. Oso esperientzia polita izan zen: euskara ikasteaz gain saskiak nola egin ere ikasi baikenuen. Ez da erraza, baina! Erabiliz ikasten omen da eta honekin ere gauza berbera egin beharko dugu! Oso gustura aritu ginen!