2014/09/30

EGA/C1 prestatzeko ikastaro trinkoa

 


Bihar hasiko dugu ikasturtea eta eskaintzaren barruan dugu EGA/C1 ikastaro trinkoa, maila horretako titulua ateratzeko asmoa dutenentzat. 

  • Ikastaroa: 210 ordu. Urritik ekainera. Ordiziako euskaltegian.
  • Noiz: Astelehen eta asteazkenetan. 18:00etatik 21:00etara.
  • Prezioa: 374 €
                                 Animatu eta bete zure helburua!

2014/09/29

Ordiziako eta Beasaingo euskaltegietan ditugun taldeak

Etzi hasiko dugu ikasturtea eta hauexek dira Beasain eta Ordiziako euskaltegietan izango ditugun taldeak ikasturteari hasiera emateko. Izena-emateko asmorik baduzu, azkar ibili, urriaren 1ean hasiko gara eta! Animatu!


2014/09/25

E-gela ezagutzen al duzu?

AEK-k euskaraz ikasteko hainbat aukera eskaintzen ditu eta horietako bat da on-line zerbitzua. E-gelak, AEKren on-line zerbitzuak, ikastaro ugari ditu: azterketak prestatzeko, hobekuntza ikastaroak, C2 edo 4.maila...E-gelak nola funtzionatzen duen jakin nahi baduzu, ikusi bideoa, Garazi ikasleak azalduko baitizu.


2014/09/24

Zergatik eta nola hasi ziren euskara ikasten?

Carlos, Sandra, Garazi eta Maiderrek euskara ikasten zergatik eta nola hasi ziren kontatu digute.


Euskaraz biziko den Goierri sortzeko deia egin da



Goierriko manifestua aurkeztu genuen eskualdeko hainbat eragilek, taldek, elkartek eta norbanakok Igartza Jauregian joan den ostiralean. Manifestu horretan euskaraz biziko den Goierri eraikitzeko elkarlanerako deia egin da.




2014/09/22

14/15 ikasturterako eskaintza Beasain eta Ordizian

Hauxe da Beasain eta Ordiziako euskaltegietarako dugun eskaintza datorren ikasturterako. Animatu eta eman izena!

BEASAIN



ORDIZIA

2014/09/19

2014/09/18

Sara Cozarren ama izan dugu bisitan

Honezkero jakingo duzuen bezala, Sara Cozar dugu AEKren 2014/2015 ikasturteko kanpainaren irudia eta bere ama izan genuen atzo euskaltegian. Sara Cozar AIZUren azkeneko alean ageri da eta bere amak aldizkaria eta beste zenbait gauza eraman zituen etxera, hala nola, kartela, postala eta hiztegitxoa.


Sara Cozar Madril aldean ari da lanean eta bideo hau grabatu zuen kanpainaren aurkezpenerako. Bideoan guztioi AEKra etortzeko gonbita egin die. Euskara ikastea posible dela eta merezi duela adierazi nahi izan du Cozarrek.


Ordiziako euskaltegia ezagutzen al duzu?

Ordiziako euskaltegia non dagoen edo nolakoa den ba al dakizu? Azpiko bideoetan duzu erantzuna.





2014/09/17

Kalean ere euskara praktikoa

Goiztiri AEK euskaltegian eguneroko bizitzan beharko duzun lexikoa ikasiko duzu, komunikatu ahal izateko. Kalean lagunekin, parkean umeekin...ez duzu larritasunik pasako euskaraz aritu ezin zarelako. Animatu eta ikasi euskara praktikoa AEKn!




 

Argazki galeria

2014/09/16

Zatoz euskaltegira, gozatzera!

Marian Fernandezek euskaltegian izandako esperientzia ederra kontatu digu bideo honetan. Zuk ere esperientzia hori bizi nahi al duzu? Zatoz, bada, euskaltegira!


2014/09/15

Euskaltegiko lagunak zure zain daude

Euskaltegian euskara praktikoa ikasteaz gain, jende berria ezagutu eta lagunak egingo dituzu. Beraiekin praktikatuko duzu euskara eta hainbat kultur ekintzetan parte hartu ere bai: talo ikastaroa, sagardotegira irteera, mozorro festa, txiste lehiaketa...

Etorri euskaltegira euskara praktikoa ikasi, euskaraz lagunak egin eta ondo pasatzera!


Ikasi euskara praktikoa Goiztiri AEKn!

Eguneroko bizitzan baliagarria zaizun lexikoa ikasiko duzu, komunikatzeko balio duena. Euskara praktikoa ikasi nahi baduzu, zatoz gurera!


2014/09/11

Margari Auzmendik eskuratu du bertako produktu sorta



Ordiziako Euskal Jaietako feria berezian bertako produktuen zozketa egin genuen atzo eta 519 zenbakiari egokitu zitzaion saria. Errifaren jabe den Margari Auzmendik gaur jaso du saria, bere senarrarekin batera, Ordiziako euskaltegian. Zorionak, beraz,sariaz gozatuko dutenei!

Bide batez, errifa erosi zenuten guztioi gure eskerrik beroena eman nahi dizuegu AEKri laguntzeagatik. Mila esker eta datorren urtera arte!

Giro ederra izan dugu Ordiziako Euskal Jaietako postuan



Jakesenea aurrean izan ginen atzo Euskal Jaietako feria berezian jartzen dugun postuan. Azpiko argazkian duzue AEKren alde zozketatu genuen produktu sorta galanta.


Eguerdiko ordubiak aldera egin genuen zozketa eta 519 zenbakiari egokitu zitzaion saria. Ordezko zenbakia, berriz, 150a. 

Mila esker errifa erosi zeniguten guztioi  eta datorren urtera arte!

2014/09/10

Zenbaki saritua 519a izan da

Gaur goizean Ordiziako Euskal Jaietako azoka berezian izan gara Jakesenea aurreko postuan. Bertako produktuen zozketa egin dugu errifa erosi dutenen artean. Produktu sorta 519 zenbakidunari egokitu zaio. Oraindik ez da sariduna agertu eta bihar arteko (irailak 11) epea du, 14:30era arte, berari egokitu zaiola jakinarazteko. Ordurako irabazlea agertzen ez bada, ordezko zenbakiak jasoko du saria, 150 zenbakidun errifa erosi duenak, alegia. Hark irailaren 12ra arteko epea izango du, 14:30era arte. Ea zorteduna agertzen den, produktu sorta ederra du-eta zain!

2014/09/08

Ordiziako Euskal Jaietako azokan izango gara etzi

 

Ordiziako Euskal Jaietako azoka berezia izango da etzi Ordizian eta Goiztiri AEK euskaltegikook ere bertan izango gara. Jakes etxearen aurrean izango dugu postua bertako produktuz beteta. Produktu sorta errifa erosten dutenen artean zozketatuko dugu, 14:30ean. Errifa bakoitzaren truk emandako euroa AEKren alde izango da. 



Inguratu gure postura eta erosi AEKren aldeko errifa!



2014/09/05

Beasaingo euskaltegia ezagutzen al duzu?

Urbialde plazaren azpian dugu euskaltegia Beasainen. Azpiko bideoetan ikusiko duzue kokalekua eta euskaltegia barrutik.Zer iruditzen zaizue?


2014/09/04

Sara Cozarren gonbidapena: zatoz AEKra!

Sara Cozar aktoreak AEKn ikasi zuen joan den ikasturtean eta, horri esker, bere helburua lortu du: EGA azterketa gainditzea. Oso esperientzia ona izan du eta, hori dela eta, euskara ikasi nahi duzuen guztioi AEKra etortzeko gomendioa egin dizue. Bakoitzak duen helburua dena dela ere, posible delako eta merezi duelako. Zatoz AEKra!



Ikasi euskara praktikoa AEKn!


2014/09/03

Gure eskaintza

Ez al dakizu zer eskaintzen dugun Goiztiri AEK euskaltegian? Katalogo gaurkotua duzue azpian informazio gehiagorekin. Animatu eta ikasi euskara praktikoa Goiztiri AEKn!



2014/09/02

Matrikulatu eta ikasi euskara praktikoa!

2014-2015 ikasturtea ate joka dugu jada eta euskara praktikoa ikasteko asmotan bazaude, oraintxe duzu Goiztiri AEK euskaltegian matrikulatzeko aukera. Gaur hasi eta 19ra arteko epea dago izena emateko Beasaingo edota Ordiziako euskaltegian. Ordutegia honakoa da: 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:30era. Azpiko dokumentuan duzue 2014-2015 ikasturterako eskaintza eta harremanetarako informazioa:



Animatu eta eman izena!