2017/09/20

Estrategiak eta ideiak Amonarrizen eskutik

Kike Amonarriz euskaraz ez dakiten hainbat gurasorekin bildu zen atzo Ordiziako Barrena jauregian, "Mi hij@ estudia en euskera y yo no sé. ¿Cómo le puedo ayudar?" hitzaldia eskaintzeko. 



Lehenik eta behin, etxerako lanak onak diren ala ez eztabaidatu zuten. Etxerako lanak dituztenen kasuan, umeek ikasketa ohitura hartzeko balio duela aipatu zuen Amonarrizek, ordutegi finkoak izateko eta abar. 


Gurasoek kezka adierazi zuten etxerako lanekin lagundu ezinagatik eta tolosarra eurak lasaitzen saiatu zen. Batetik, beste belaunaldi bati, gaur egun 40 urteren bueltan dabiltzanen gurasoei, gauza bera gertatu zaiola azpimarratu zuen eta umeek ikasi dutela ikasi beharrekoa. Bestetik, umeak euren ikasketa prozesuan laguntzeko eta motibatzeko estrategiak erakutsi zizkien, guraso eta umeen arteko harremana lantzeko eta abar.

Amaieran, euskara ikastera animatu zituen gurasoak. Ikasturte honetan eskaintza ederra dugu, gainera, gurasoentzat! 165 orduko ikastaroa eskainiko dugu Ordizian 73,50 eurotan, udalaren laguntzari esker. Animatu!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina