2017/09/05

Ordiziako Euskal Jaietako azokan izango gara

 
 
Urteroko ohiturari jarraituz, Ordiziako Euskal Jaien Azoka berezian postua jarriko dugu. Bertako produktuz betetako saskia zozkatzeko txartelak salduko ditugu euro baten truke. Hainbat elikagaiz hornitutako produktu-sorta irabazteko aukera izango duzu errifa erosiz gero: tomatea, porruak, perrexila, ardoa, arrautzak, ogia, patatak, tipulak, gazta...Gainera, bide batez, euskalduntze lanean jarraitzeko laguntza emango diozu AEKri.  
 

Txartelik erosteko asmorik baduzu, Barrena parean aurkituko gaituzu, Jakes etxearen aurrealdean, Pias tabernatik gertu, hain zuzen ere.
 
Animatu eta hurbildu!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina